Joan den astelehenean hasi zen Egunean Behin jokoaren laugarren denboraldia, eta astebeteko lehiaren ondoren, Getaiarrak taldeko lehen asteko irabazlea nor izan den badakigu. 530,82 punturekin Oier IA erabiltzeaileak lortu du asteko eta denboraldiko puntuaziorik altuena. Bigarrenari, Eñautxilbi sei puntuko tartea atera dio, hirugarren sailkatuari, Irueneri, berriz, bederatzikoa.

Oraingoz, beraz, denboraldi amaieran Getaiarrak taldean banatuko den saria lortu nahi duenak Oier IAk ezarritako langa gainditu beharko du.

 

Lotutako albisteak: