Joan den astea izan da denboraldiko bigarrena, eta 533.94 punturekin, Oier IAk lortu du Getaiarrak taldeko garaipena. Egunean Behin jokoko laugarren denboraldi hau oso ongi hasi du Oierrek, izan ere, bi asteetan berak lortu du lehenengo postua.

Gainera, aurrenengo astean baino hiru puntu gehiago lortuz, berak ezarritako marka gainditu eta denboraldiko errekorra lortu du. Oraingoz, beraz, denboraldi amaierako saria eskuratu nahi duenarentzat Oier IAk lortutako puntuazioa izango da erreferentzia.

 Lotutako albisteak: