Irantzu Ezenarro Egurbidek honako hausnarketa bidali du Artzapera, “eskerrik asko” esan behar dela gogorarazteko:

“Hizkuntza bizia eta geldiezina dela zalantzarik ez dago. Azkenaldian gure umeek esaten dituzten hainbat esapide, azentu eta abarrek harritu egiten naute; inguruko herrietako eragina, baita urrutiagokoa ere beste batzuetan. Askori pena ematen digu herriko hizkera galtze honek, baina, tira, zer egingo dugu ba. Baina badira onartu ezin direnak ere, gaztelaniaren kopia merkeak, konturatu orduko zabaltzen direnak. Eskerrik asko ordezkatzen ari denaz ari naiz: eskerrik.  Umeei entzun diet, baita heldu batzuei ere. Eskerrik, zer???!!! Ez erabili, ez zabaldu eta, mesedez, esan umeei oso gaizki dagoela. Eskerrik asko.
Eta gogoratu, ESKERRIK GUTXI DA”.