• Proposatutako neurrien artean, Trakzio mekanikoko ibilgailu industrialen zergak, Ondasun Higiezinen zerga, Zaborren tasa edota Ur hornidura tasen bonifikazioa edota terrazen kuota eten eta espazioa areagotzea daude. Aurreikuspena da neurriok 150 enpresari laguntzea.
  • Getariako EAJ-PNV: “Gure ardura da getariarrei eta bertako ehun ekonomikoari laguntzea, horretarako beharrezkoa da gainontzeko erakundeekin koordinazio zuzena eta leiala egitea, bakoitzak bere ardura eta konpetentziekin. Osagarri izan nahi dugu, eta herritarrei beste erakundeek bideratu dituzten laguntzen osagarri diren neurriak eskaini”.

Deseskalatzearen lehen fasean murgilduta, saltoki eta taberna ireki dituzte neurri berezien artean. Hauez gain, beste sektoreak ere martxan ezartzen joango dira pixkanaka fase ezberdinek aurrera egin eta baldintzak malgutzen joan ahala. “Fase guztiotan ere Udalak laguntza eskaini behar die enpresari txiki eta autonomoei, hartutako neurriak azaldu, asesoratu eta baliabideekin lagundu”.  Ekonomia gogor kolpatuko du krisi honek eta Udaletik hau suspertzen lagundu behar dugu.

“Gure ardura da getariarrei eta bertako ehun ekonomikoari laguntzea, horretarako beharrezkoa da  gainontzeko erakundeekin koordinazio zuzena eta leiala egitea, bakoitzak bere ardura eta konpetentziekin. Osagarri izan nahi dugu, eta herritarrei beste erakundeek bideratu dituzten laguntzen osagarri diren neurriak eskaini” adierazi du udal talde jeltzaleak, hurrengo proposamena luzatuz:

 

ENPLEGU ETA EKONOMIAKO INPAKTUA

“Koronabirusak eragingo dituen ondorioak oso gordinak izango dira Getarian aktibitate ekonomikoari eta lan-arloari begira. Horregatik, eskuduntza propio eta mankomunatuetan  ekitea proposatzen dugu, legeak ezarritako neurrietan enpresa txiki, ertain eta autonomoei  orain proposatzen ditugun neurriak aplikatuz”. Aurreikuspena da neurriok 150 enpresari laguntzea. Honakoak dira laguntzak sektoreka:

OSTALARITZA

Kalte handien pairatuko duten sektorea izan da  hau eta errekuperatzen gehien kostatuko zaiona.

  1. Terrazak ezartzeko lurzoru publikoa erabiltzeagatik tasarik ez kobratzea 2020ko ekitaldian.
  2. Barrualdea erabili ezin duten lokalei terrazen guena handitzeko edo trasladatzeko aukera ematea.
  3. Trakzio mekanikoko ibilgailu industrialen zergak %50eko hobariak izatea
  4. OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
  5. Zaborren tasetan %50 hobariak aplikatzea
  6. Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea

HOTELAK, HOSTALAK, PENTSIOAK ETA NEKAZAL TURISMOAK

  1. OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
  2. Zaborren tasetan %50 hobariak aplikatzea.
  3. Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea.

MERKATARITZA

  1. OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
  2. Zaborren tasetan %50 hobariak
  3. Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea.

ELKARTE GASTRONOMIKO-KULTURALAK

  1. OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
  2. Zaborren tasetan %50 hobariak
  3. Ur hornidura tasetan %50 hobariak

ZERBITZUAK (ile apaindegiak, drogeria, fisioterapia…)

  1. OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
  2. Zaborren tasetan %50 hobariak
  3. Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea.

UPATEGIAK

  1. OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
  2. Zaborren tasetan %50 hobariak
  3. Ur hornidura tasetan %50 hobariak aplikatzea.
  4. Trakzio mekanikoko ibilgailu industrialen zergak %50eko hobariak izatea

NEKAZAL USTIATEGIAK (Nekazaritza, abeltzaintza eta gaztandegiak)

  1. Trakzio mekanikoko ibilgailu industrialen zergak %50eko hobariak izatea.
  2. OHZan %50eko hobariak aplikatzea.
  3. Zaborren tasetan %50 hobariak aplikatzea.
  4. Ur hornidura tasetan %50  hobariak aplikatzea.

 

Arrantza sektorea lagundu behar dugu

“Getaria eta arrantza eskutik doaz. Gure identitate izatetik gainera, gure ekonomia-traktore garrantzitsu da. Erreferentzia berezia egin nahi diogu arratzaren sektoreari eta bertako arrantzaleei. Nahiz eta eskuduntza udaletik haratago joan, Udalak bidelagun izan behar duela uste dugu. Horregatik, udalaz gaindiko eragile eta erakundeekin bat eginik, bertako arraia kontsumitzeko eta kontsumoa bultzatzeko kanpainak egitea proposatzen dugu.

Hau dena ELKANO arrantzale kofradiarekin elkarlanean eta bertatik iristen diren iniziatibak babesteko eta aurrera eramateko lankidetzarekin ” berretsi dute jeltzaleek.