• Ikusita Eusko Jaurlaritzak ez duela borondate politikorik jada beste erkidego batzuetan tokiko ekonomia, enpresa txiki eta autonomoak, laguntzeko hartu dituzten erabakiak hartzeko, Urola Kostako EH Bilduk proposatzen du UKUEk diru-laguntza zuzenak ematea hilabete honetan bertan.
  • Urola Kostako EH Bilduk jada zuzendaritzan mahaigaineratu du mankomunitateko aurrekontuak gure herritarrek orain gehien behar dutenerako moldatu behar direla, eta kasu ho
    netan argi dugu mankomunitatearen helburua ere baden tokiko ekonomia salbatzera bideratu behar direla.

Jakin badakigu aste honetan bertan berraztertuko direla UKUEko aurrekontuak eta EH Bilduren proposamena argia da:

  1. Garbigunea eraikitzeko gordeta zegoen dirua gehienez enpresa txiki edo autonomo bakoitzarentzat 2.000€koak izango diren diru-laguntza zuzenetara bideratzea, Zumaian PSE-EEk, EAJk eta EH Bilduk jada adostu dutena oinarri hartuz. Lana aurreratuta dago.
  2. Urola Kostako EH Bildurentzat garapen agentzia da laguntza horiek kudeatzeko egokiena eta jada oinarriak adostuta daudenez uste dugu aste honetan onartu eta maiatzean bertan kobratzen hasi beharko luketela gure herriko merkatari, ostalari eta gainontzeko enpresa txikiak.
  3. Norabide honetan, aste honetan bertan erabaki hau hartzeko UKUEko zuzendaritza deitzea eskatzen diogu Lurdes Salsamendi presidentari.