Koronabirusaren ondorioz, igandero egiten den Aristerrazuko erromeriak egoera berrira egokitu behar izan du. Hala, apirilaren amaieratik hasita, Aristerrazu Zuzenean egitasmoa ari dira egiten, eta erromeria plazatik sare sozialetara eraman dute.

Biharko saioan, Kattalin Zubizarreta getariarraren eta Manex Torrealdai usurbildarraren txanda izango da. Trikitia eta panderoa lagun, 19:00etan hasiko da zuzenekoa eta Facebook edo Instagram bidez jarraitu ahal izango da.

Argazkia: EITB