Gaur hasi eta ekainaren 5a bitartean -azken hau barne-, koronabirusak eragindako biktimenen aldeko hamar eguneko lutorako deialdia egin du Espainiako Gobernuak. Aldi berean, gaur, 12:00etan, minutu bateko isilunea egiteko gonbitea egin die herritarrei. Getariako Udalak bat egin du deialdiarekin eta hainbat udal ordezkari eta herritar batu dira herriko plazan.

COVID-19ak mundu guztian zehar milioika kutsatu eta heriotza eragin ditu. Euskal Herriari dagokionez, azken datuen arabera, 28.496 gaixok eman dute positibo eta hildakoak 2.020 izan dira.