Zarautzen, 2020-05-28

Pasa den astean EH Bilduk eskatutako UKUEko zuzendaritza batzordearen bilera egon zen atzo goizean. Bertan EH Bildutik defendatu genuen, garbigunea aurten egiteak ez duela gure tokiko-ekonomia salbatzeak duen lehentasuna. Diru hori autonomo eta enpresa txikiei diru-laguntza zuzenak ematera bideratzea proposatu genuen beraz, eta datorren astean erabaki hori hartzeko beste zuzendaritza batzorde bat deitzeko konpromisoa hartu zen.

EH Bildun argi dugu ezin dela laguntza horien ematea gehiago atzeratu, ezin dugu utzi gure herriko enpresa edo autonomo bat bera ere atzean geratzen. Era berean, jasotzaileentzat argigarria eta ona litzateke gure eskualdeko herri guztiek baldintza berdinak izatea. Oinarriak prest daude, Zumaian jada EH Bilduk, EAJk eta PSEk adostu baitzituzten.

Bestalde, merkatari eta ostalarientzat segurtasun eta prebentzio neurri sanitarioetan egin beharreko inbertsioetan laguntzeko (eskularruak, maskarak, manparak…) eginiko proposamena adostu genuen atzo, eta espero dugu garbiguneko dirua diru-laguntza zuzenetara bideratzea adostu ahal izatea datorren astean.