Bigarren fasean sartzearekin batera, Getariako kaleek beste itxura bat hartu dute. Azken egunetako eguraldia tarteko, herritarrek aire zabalaz gozatu dute; askok hondartzara jo dute, beste zenbaitek tabernetara.

Joan den astelehenean zabaldu zuten Getaria eta Zarautz arteko pasealekua, eta jendeak gustura hartu du irekiera. Kiroldegian ere zenbait ikastaro berrekin dituzte.