Getariako Elan Euskadi GKEk eta Katukale irakurle taldeak antolatuta, bihar, Miñan eleberriaren inguruan solasaldi birtuala egingo da. Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek joan den urtean argitaratutako lana izango dute mintzagai, eta Arzallusek berak parte hartuko du saioan.

Solasaldian parte hartu nahi izanez gero, ondorengo estekan klik egitea nahikoa izango da: https://meet.jit.si/MI%C3%91AN. Saioa Uxue Alberdi idazleak dinamizatuko du, eta 18:30ean hasiko da.

Argazkia: ataria.eus