Datorren uda berezia izango denez, udalekuen gaiak zalantza ugari sortu ditu. COVID-19aren ondorioz, ekintza, festa, ekitaldi eta proiektu asko bertan behera geratu dira, eta udalekuen inguruan, aisialdi taldeek erabaki desberdinak hartu dituzte.

Getariaren kasuan, Urritzak uztailean zehar egiten dituen udaleku irekiak egitea erabaki du. Ez dira beste urteetan bezalakoak izango, zenbait neurri hartu beharko baitira. ARTZAPEk jakin duenez, besteak beste, haur kopurua mugatua izango da, begirale bakoitzaren gain ume gutxiago egongo dira eta babes neurri bereziak hartuko dizuzte. Datozen asteetan emango dute informazio gehiago.