Musikaz zein dantzaz gozatu nahi baduzu, zatoz!

J.S. Elkano musika eskolaren 2020-21 ikasturterako matrikulazioa ekainaren 16-17an izango da, 17:00-19:00etara. Matrikulazioa soilik alta berriak eta bajak egiteko izango da. Eta Covid-19ak sorturiko egoera tarteko hiru modutara izango da matrikulazioa egiteko aukera:

-Musika eskolan bertan (musukoa ekartzea beharrezkoa).

-Telefonoz: 688 842 049.

-E-mailez: getamusika@gmail.com

Zuen zain izango gara, ikasturte berria indartsu hasteko gogoz!