Getaiarrak taldean, iragan den astea errekor berririk ezarri gabeko hirugarren astea izan da. Orain dela lau aste 561,16 puntu lortu zituen Iruene erabiltzaileak, eta orduz geroztik inork ez du hura gainditzerik lortu. Hala ere, Egunean Behineko partehartzaileek ez dute amore eman, eta lehiatzeko eta denboraldi amaierako saria eskuratzeko gogoz jarraitzen dute.

Azken aste honetan, Aitor IOk lortu du taldeko puntuazio altuena, 530,06. Bataz beste asmatutako galdera kopurua 8,71 izan da eta horretarako erabilitako bataz besteko denbora 51,29 segundo.

 

Lotutako albisteak: