Gaueko 00:00etatik aurrera, Eusko Legebiltzarreko hauteskundetara aurkeztuko diren alderdiek euren kanpainari ekiteko aukera izango dute. Kanpaina uztailaren 10eko 00:00ak arte luzatuko da.

Herritarren botoa bereganatzeko jarduerak, soilik, hautagaiek, alderdiek, federazioek, koalizioek eta hautesle-elkarteek egin ditzakete. Segurtasun Sailak kanpaina horietarako 1.601.982,42 euroko gehieneko gastua ezarri du. Beraz, EAEko hiru lurralde historikoetan aurkezten diren taldeek ezingo dute zenbateko hori gainditu. Probintzia bakoitzeko alderdientzat muga jakin bat ezarri dute: Gipuzkoarrentzat, 582.579,20 euro; Arabarrentzat 356.683,21; eta Bizkaitarrentzat, 716.720,01.

EH Bilduren ekitaldia Getarian

Datorren igandean, ekainaren 28an, 12:30ean, EH Bilduren ekitaldi politikoa egingo da herriko plazan. Bertan alderdi horretako bi hautagai izango dira: Ohiana Etxebarrieta eta Lore Martinez.