Aurtengo San Juan festak bereziak izan dira. Ezin izan dira egin urteroko antxoa jana, kalez-kaleko danborrada, sua, hamaiketakoa, haur jolasak… Baina hori ez da egun berezi hori ez ospatzeko aitzakia izan.

Auzotarrek festa giroa eta alaitasuna balkoietara eraman dituzte. San Juan bezperan, pregoiaren ondoren, norberak bere etxeko balkoitik jo zuen danborra. 24 arratsaldean, berriz, bertsolarien eskutik bertso saioaz gozatzeko aukera izan zen.