Beste urteetan, Zahartzaroari Omenaldia eginez, egun osoko ekitaldiak eta bazkaria antolatzen ditu Getariako Guraso Elkarteak, baina COVID-19aren ondorioz, aurten bertan behera geratu dira ospakizun horiek. Hala ere, urtero bezala, atzo banatu zituzten zaharren omenaldiko oroigarriak.

Cesarea Olascoaga Ecenarro (1925), Ana Ucin Albizu (1925) eta Antonio Maria Ayestaran Lerchundi (1929) izan dira omenduak. Oroigarriak ematen bertan izan dira Haritz Alberdi alkatea eta Guraso Elkarteko kideak.

Batzorde aldaketa

Guraso Elkarteak batzorde aldaketa egin berri du. Ohi modura, bost partaidek utzi dute taldea eta beste hainbestek erreleboa hartu diete; hala, guztira, hamar kidek jarrituko dute batzordean.

Taldekide berriak Aizpea Areizaga Aranberri, Judith Lertxundi Olasagasti, Laida Belarbide Sagarna, Alaine Iribar Aranguren eta Jokin Aranberri Iribar dira. Guraso Elkartetik atera direnak, berriz, Joxe Saiz Ezenarro, Julene Iturbe Zubizarreta, Nerea Elola Etxegoien, Itziar Garrastazu Iribar eta Alazne Iribar Kamio izan dira. Bestalde, beste urtebetez jarriatuko dute Josu Manterola Loidik, Maria Arantzazu Areizaga Aranberrik, Larraitz Martiarena Mugertzak, Garazi Iribar Ezenarrok, eta Aitor Txueka Murgiondok.

Argazkiak: Tonpe Guraso Elkartea