Getariako Udalak duela aste batzuk iragarri zuen errepidetik gorako hainbat eremutako 180 aparkaleku egoilarrentzat izango zirela. Beharrezko seinaleak ipini eta moldaketak egin behar zirenez, ekainerako iragarri zuten aparkalekuen mugatzea. Bada, gaur goizean jarri dituzte seinaleak.

Bazkalondoan udaltzainak pasa dira zenbait kaletatik eta oharra utzi dute egoilarren txartelik ez duten autoetan —baita hori egoilarrentzako eremua dela zehazten den seinaleak jarri aurretik bertan aparkatuta zeudenetan ere—. Ibilgailuak gaizki aparkatuta daudela eta hurrengoan isuna jar diezaieketeela iragartzen du oharrak. Arratsaldean ere pasa dira udaltzainak kale horietatik.

Egoilarrentzat gordeko diren eremuak honakoak dira: Sahatsaga Goiko aparkalekua, Krisketaneko Iturrigaina guztia, Balenciaga kalea eta Potzuaga kalea. Horien berri zehatzagoa izateko mapa bat ere prestatu zuen Udalak.

 

Lotutako albisteak: