Itxialdian kideekin entseatu ezinik egon ondoren, gogoz heldu dio jardunari Getariako Musika Bandak. Herritarrei zerbait eskaintzeko irrikaz zeuden, sorpresatxoren bat pentsatzen ari ziren, eta gaur goizean kalera atera dira berriro hondartzara zein erosketetara zihoazen getariarren irribarrak ateraz.