Iragan den astean, Agi erabiltzailearentzat izan da garaipena. 532,74 puntu lortu ditu eta bigarren sailkatuari tarte polita atera dio, 15,54 puntu. Eguneroko hamar galderen sorta erantzuteko bataz beste erabilitako denbora 41,71 segundo izan dira, eta bataz beste asmatutako galderak 8,71. Emaitza oso ona izan arren, ez du Getaiarrak taldean ezarrita dagoen marka gainditzea lortu. Izan ere, Iruenek 561,16 puntutan dauka ezarrita langa.

Laugarren denboraldi hau oso gorabeheratsua ari da izaten getariarren taldean. Izan ere, ia astero erabiltzaile desberdin bat ari da lortzen lehenengo postua. Maila handiko partehartzaileak daude eta lehia bizi-bizi dago.

Lotutako albisteak: