Uneoro eta denbora errealean Gipuzkoako hondartzen okupazio-maila ezagutu ahal izateko Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritzak AZTIrekin lankidetzan garatu du “Nik Hondartzak” mugikorrerako aplikazioa eta webgunea.

Baliabide teknologiko hau COVID-19ak eragindako pandemiaren aurkako prebentzio-neurrietako bat da. Semaforo sistemaren bidez, hondartzetako okupazio-mailaren berri ematen du eta informazioa 15 minutuan behin eguneratzen da. Edukiera zehazteko, kontutan hartu dira gomendatutako distantzia soziala eta hondartza bakoitzaren azalera.

Bideometria sisteman oinarrituta

Aplikazioa KostaSystem bideometria-sarean oinarritzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak 2017an Gipuzkoako kostaldean martxan jartzea erabaki zuen. Bideometriaren sarea jarri zen, batetik, kostako hondartzak monitorizatu behar direlako, itsasertzak klima-aldaketarekiko duen kalteberatasunagatik (Gipuzkoa Klima 2050 Estrategia), eta, bestetik, hondartzen kudeaketa hobetzeko. Hala, hondartzen okupazio-mailaren kudeaketa egiteko jadanik ezarrita zegoen sistema horretaz baliatu dira.

 

Lotutako albisteak: