Eguerdian, Getarian, zehazki Kaminero Blokeetan, pertsona bat arroketara erori da. Euskadiko Suhiltzaileen Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko zerbitzuak, euren Twitterreko kontu ofizialaren bitartez, baieztatu dutenez zauritua suhiltzaileek atera behar izan dute, eta anbulantzian Donostiako Ospitalera eraman dute.

 

Argazkiak: Euskadiko Suhiltzaileen Elkartea / Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko zerbitzuak