Gaurtik, uztailaren 1etik, aurrera eta hilabete osoan zehar, udako ordutegia jarriko da martxan Getariako Udal Liburutegian: 10:00etatik 13:00ak bitartean egongo da zabalik. Abuztuan, berriz, oporraldiak hartu eta itxita egongo da.

Bestalde, lehengo astean eguneratutako araubideak indarrean jarraitzen du. Liburutegia erabiltzerakoan, beraz, bertan adierazitako neurriak errespetatu behar dira.

Argazkia: Getariako Udal Liburutegia