Atzo amaitu zen Egunean Behin jokoko laugarren denboraldia, eta horrekin batera, Getaiarrak taldeko irabazlea erabaki da. Bigarren aldiz, Iruene erabiltzailea izan da garailea, ZORIONAK!! 561.16 punturekin, berarentzat izango da Salanorteko produktuez osatutako otarra.

Azken aste honetan ere, 560.36 punturekin, berak amaitu du Getaiarrak taldeko lehenengo postuan. Gutxigatik, baina ez du orain dela aste batzuk ezarritako errekorra gainditzea lortu. Nolanahi ere, ARTZAPEren saria Iruenerentzat izango da. Datozen egunetan jarriko gara harremanetan berarekin.

Udako etenaldia

Udaran euskal tribial jolas honen garatzaileek atsedena hartuko dute, eta beraz, iraila bitartean lehia eten egingo da. Aurreratu dutenez, bosgarren denboraldian berritasunak izango dira.

 

Lotutako albisteak: