COVID-19ak eragindako gastuei aurre egin ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultura zerbitzuen sektoreko pertsona autonomoei dirulaguntza eskainiko die. Eskatzaileek uztailaren 17a arte izango dute eskaerak egiteko aukera, eta deialdiaren laguntzen zenbatekoa, guztira, 300.000 eurokoa da.

Dirulaguntza, besteak beste, ondorengo gastuei aurre egiteko erabili beharko da: lantokiaren errentamendua, hipoteka mailegua edota hornidura kostuak (ura, argia, telefonoa, Internet); material teknikoa eta garraio ibilgailuen alokairua; aseguru-kuotak; alarma egoeran kontratatutako profesional independenteen zerbitzuak (aholkulariak…), auditoretzetatik eratorritakoak izan ezik; eta udal zergak. Bestalde, ez dira diruz lagunduko, langileen gastuak eta Gizarte Segurantzako kotizazioa, ezta fakturan jasanarazitako balio erantsiaren gaineko zerga ere. Laguntzen oinarri guztiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean daude argitaratuta.

Gastu horiek 2020ko martxoaren 1etik ekainaren 30a bitartean egindakoak izan beharko dira. Jasotako laguntzak ezin izango du egitura gastu eta gastu zirkulatzaileen % 90a gainditu, eta pertsona bakoitzeko, gehienez, 3.000 euro emango dira. Eskaerak “Dirulaguntzen ataritik”, internet bidez egin beharko dira.

Argazkia: Noiz