Beharrezko osasun arloko neurriak hartuta edo gabe, jende ugari dabil Getariako kaleetan. Argazkiotan ikus daitekeenez, garbitasunari lotutako neurri eta zereginak ez gara ari betetzen. Itxura hauxe zuen uztailaren 12an, iluntzean, Bista Ona parkeakmaskarak, botilak, janari-ontziak, edalontziak, latak, poltsak…

Kaleaz gozatzea ederra da baina norberak ahalik eta hondakin gutxien sortu eta haiek bere lekuan uztea -kasu honetan, metro gutxitara dauden hondakin-ontzietan- are ederragoa. Atzetik datorrenak espazio beraz goza dezan.