Goizeko 08:30erako iritsi dira lehen herritarrak Sahatsaga kiroldegira. Lau mahai ezarri dituzte eta probak bata bestearen atzetik ari dira egiten. Arratsaldean eta bihar jarraituko dute probekin, eta dagoeneko 600 pertsona inguruk eskatu dute hitzordua.

Momentuz, Getarian sei kasu positibo baieztatu dituzte.