Atzo goizean hasi ziren PCR probak egiten Getariako Sahatsaga Kiroldegian, eta gaur jakinarazi dutenez, ostirala eguerdia arte bertan jarraituko dute. Atzo 400 pertsona inguruk egin zuten proba, eta gaurko beste hainbestek dute hartuta hitzordua.

Bestalde, gaur arratsaldeko ordutegia luzatzea erabaki dute. Hala, 17:00etan amaitu beharrean, 19:15 arte jarraituko dute probak egiten.