Haritz Alberdi Getariako alkateak Onda Vasca irratiko Euskadi Hoy saioan hartu du parte gaur goizean. Bertan adierazi duenez, atzo jakin zuten 400 PCRtan positibo bakarra agertu dela.

Orotara, Sahatsaga kiroldegiko frontoian jarritako karpetan 1.200 proba egin dituztela azaldu du; “gaur beste 300 egingo dira”. Hain zuzen ere, Osakidetzako ordezkariak gaur eguerdira arte gongo dira Getarian.

Koordinazioarekin gustura

COVID-19ren lehen kasuak agertu zirenean, informazioa helarazteko eskatu zion Getariako Udalak Osasun Sailari. Alberdik gaur goizeko irratsaioan adierazi du informazioa ona izan dela: “Osakidetzako profesionalak oso onak eta koordinazioa bikaina izan da. Eskertzen dugu”.

 

Lotutako albisteak: