Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak astelehenean aurreratu zituen neurri murriztaileak gaur jarriko dira indarrean Hego Euskal Herrian.

Neurriok, batez ere, gaueko aisialdiari eragiten die. Lokalen edukiera eta irekitze-denborak mugatzen dituzte, besteak beste, tabernak 01:30ean itxi beharko dituzte eta ezingo dute 06:00ak baino lehenago zabaldu.