Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepideko 25,280 eta 25,690 kilometro-puntuen artean, horma eraikitzeko eta babes-pantaila dinamikoa ezartzeko lanetan dihardute. 333 metro luzeko horma bat jarriko dute. Lehenengo 100 metrotan hiru metroko altuera izango du, ondorengo 233 metrotan, berriz, lau metro. Bestalde, mendiaren eta hormaren artean areketoi bat egingo dute. Horrek menditik eroritako blokeak jasotzeko balioko du.

Era berean, 25,508 eta 25,690 kilometro-puntuen artean, lau metro altuko babes-pantaila dinamiko bat jarriko dute. 25,375 eta 25,415 kilometro-puntuen artean, berriz, orain dagoen babes-pantaila kendu eta horren ordez, inpaktu handiagoa jasateko diseinatutako hiru metroko altuera duen bat jarriko dute.

Lan horiek 655.249,56 euroko aurrekontua dute eta lau hilabeteko epean egitea aurreikusten da.