Osakidetzak emandako azken datuen arabera, Getarian hainbat positibo berri egon dira. Azken lau egunetan, egunero, kasu berriak atzeman dituzte: ostegunean hiru, ostiralean bi, larunbatean bat, eta atzo, berriz, lau. Azken astean atzo, abuztuaren 2an, identifikatu zituzten kutsatu gehien.

Hego Euskal Herrian atzo, guztira, 2.476 PCR proba egin zituzten eta positiboak 156 izan dira. Kutsatu gehienak Bizkaian egon dira, 105; ondoren Gipuzkoan, 29 kasu; eta gutxien Araban, 20. Hamairu gaixo ospitaleratu dituzte, eta horietatik lau zainketa intentsiboetako unitatean (ZIU) daude.