Osasun Sailaren gomendioak jarraituz, gaurtik aurrera, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako eguneko zentroak zabaldu egingo dira. Hala ere, herri jakin batzuetako koronabirus kasuak direla eta eta, salbuespenak izango dira; Gipuzkoan, esaterako, Eibarren, Elgoibarren, Orion eta Zarautzen daudenak itxita jarraituko dute.

Bestalde, datorren astelehenera arte, abuztuak 11, ez dira martxan jarriko egoitza-zentroetako erabiltzaileen irteerak. Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuak azaldu duenez, hartutako neurriak pandemiaren bilakaeraren menpe daude, eta egoera epidemikoaren arabera zabaldu, murriztu edo baliogabetu egin daitezke.

Egoitzetako bisitak

Aldundiak zentro guztiei bisita-planak bidaltzeko eskatu die. Peñaren hitzetan, “kasu bakoitza zehatz-mehatz aztertuko dugu, nola zabal daitezkeen jakiteko, betiere segurtasun neurriak bermatuta”. Bisita-plan guztiak aztertu eta berrikusi bezain laster, kasu bakoitzean dagozkion neurriak aplikatzen hasiko direla gaineratu du.

Uztailaren 24tik aurrera, Gipuzkoako egoitzetan, adinekoen zein desgaitasunen bat dutenen egoitzetan, bisita bakoitzeko bi pertsona sartu ahal izan dira, eta bisitariek ez dute nahitaezean beti berdinak izan behar.

 

Lotutako albisteak: