Emakumeen pilota herrira itzuli zen atzo Getarian.Gozatu.Kultura programaren baitan. Eguraldi txarra tarteko, azken momentuan Sahatsaga kiroldegiko frontoira lekualdatu behar izan zituzten partidak. Pilotarien artean lehiak eragindako tentsioa antzeman bazen ere, lagunarteko giro atsegina ere suma zitekeen.

Lehen norgehiagokan Naroa Agirre eta Olatz Ruiz de Larramendik Leire Garai eta Uxue Osesen aurka aritu ziren. Azken horiek irabazi zuten partida 22-17ko emaitzarekin.

Bigarren partida, Iera Agirre-Oihana Orbegozo eta Andrea Aldaregia-Maite Ruiz de Larramendiren artekoa, indartsu eta berdinduta hasi zen. Amaitu, berriz, 19-22koarekin egin zen.