Getarian. Gozatu. Kultura egitarauko lehenengo hiru ikuskizunak egin ondoren, gaur, abuztuak 4, datozen egunetako emanaldietarako gonbidapenak jarriko dira eskuragarri. Ekitaldi guztietako sarrerak dohakoak dira, Masters CaixaBank pilota partidetakoa izan ezik; horrek 20-25 euro balio ditu.

Aurrekoan ez bezala, oraingoan sarrerak turismo bulegoan beharrean frontoian jarriko den karpan jaso beharko dira. 17:30etik 19:30era, ondorengo ekitaldietarako sarrerak hartu ahal izango dira:

Abuztuak 5, asteazkena

  • 19:30ean, Kattalin Zubizarretaren kontzertu akustikoa Bista Onan.

Abuztuak 6, osteguna

  • 12:30ean, Getariako Musika Bandaren kontzertua Harritarten.
  • 17:30ean, Getariako esku pilota jaialdia frontoian.
    Hiru partida izango dira: Uitzi – Ugarte vs Aranbarri – Larrañaga (jubenilak), Eizagirre – Olaskoaga vs Perurena – Albeniz (jubenilak), G.Aristi – Oliden vs Murua – Zenekorta (nagusiak)

Abuztuak 7, ostirala

  • 18:30ean, Dantzipuinak emanaldia Bista Onan.
  • 19:30ean, Broken Brothers Brass Band frontoian.
  • 22:00etan, esku pilota Masters CaixaBank Sahatsaga pilotalekuan. Sarrera horiek 20-25€ balio dute, eta gaur arratsaldetik aurrera www.entradasfronton.com webgunean ere salgai jarriko dituzte.
    Bi partida izango dira: Victor – Ruiz vs Zabala – Salaverri eta Olaizola II – Zabaleta vs Ezkurdia – Aranguren

Abuztuak 9, igandea

  • 20:00etan, Kafkaren aulkia bertso, musika eta olerki ikuskizuna Salbatore Deuna elizan.

Abuztuak 18, asteartea

  • 20:30ean, Musika Aitzaki Hamabostaldi Ibiltariko emanaldia Salbatore Deuna elizan.
Segurtasun neurri zorrotzak

Ikusleek ekitaldia baino 15 minutu lehenago egon beharko dute bertan. Horrez gain, emanaldi osoan zehar, distantzia gorde eta maskara jantzita eta eserita egon beharko dira. Era berean, emanaldien ondoren pilaketak ekiditeko, boluntarioen aginduei kasu egin beharko zaie.

Herritarrek lehentasuna

Getariarrek lehentasuna izango dute sarrerak eskuratzeko garaian, eta pertsonako, gehienez, hiru hartu ahal izango dituzte. Bakoitzaren jabea izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin identifikatu beharko da.

Gaur sarrerak soberan geratuko baliera, datozen egunetan, herritarrek nahiz kanpokoek erreserbak egin ahal izango dituzte. Getariako Turismo Bulegoan bertan, edota bulegora deituta eskuratu beharko dituzte, eta emanaldi bakoitza baino bi ordu lehenago jaso. Hala ere soberan badaude, emanaldiaren aurretik jarriko dira eskuragarri.

Lotutako albisteak: