Jakingo duzuen modura, joan den ostiralaz geroztik, Katrapuna kantinan eta Gluglu bitxi dendan Artzaperen poltsak eskuratu daitezke. Bihar, ordea, kalean ere horiek lortzeko aukera izango da. 10:30etik aurrera, Gure Txeru Elkarteak Kale Nagusian duen lokalaren aurrean poltsak saltzen arituko gara. Beraz, bixi ibili eta ez zaitez gabe geratu!

Nolanahi ere, salmenta puntu horiez gain, posta elektroniko bitartez ere erreserba egin dezakezue. Horretarako nahikoa da poltsa eskatuz info@artzape.eus helbidera mezu bat bidaltzea. Poltsak zortzi euro balio ditu.

Edurne Irigoienek diseinatuak dira eta bertan, Irigoienek berak sortutako Plist eta Plast katuak dira protagonista. Bikote berezi hau ongi ezagutuko duzue Artzape aldizkaria irakurtzen duzuenok. Egungo gizarteko egoera desberdinak salatzen dituzte, askotan umoretik abiatuta. Poltsa hauetan ere horixe egiten dute, Artzapek jasaten duen egoeraren parodia moduko bat.

Lotutako albisteak: