Getariar askorentzat ohitura da, Salbatore Egunez, meza nagusiaren ondoren, Getariako Musika Bandaren kontzertura joatea. Aurten jairik ospatzen ari ez bagara ere, Getarian.Gozatu.Kultura programaren baitan, musikak ez du hutsik egin gaur ere. Hala, Harritarteko kontzertua, karpek eskainitako itzaletan, herritar askoren gozagarri izan da.

Gaurko emanaldia egunotan etxean konfinatuta dauden herritarrei eskaini diete.

 

Lotutako albisteak: