Hainbat herritarrek jakinarazi digutenez, Artzapek saldu dituen poltsetako batzuk arazoak eman dituzte, ez zeuden behar bezala josita eta soltatu egin dira. Horregatik barkamena eskatu nahi dizuegu, ez genuen geuk ere halakorik espero…

Azken egunotan irtenbidea bilatzen saiatu gara eta boluntario talde bati esker (zer litzateke herri hau halakorik ez balego?), indartu egin ditugu poltsak. Hortaz, zurea gaizki josita badago eta puskatu egin bazaizu, mesedez, pasa zaitez Katrapunatik edo Gluglutik eta aldatzeko eskatu. Nahiago baduzu, Artzapeko kideok datorren hilabetean mahaia jarriko dugu berriro kalean, eta orduan ere izango duzue aldatzeko aukera.

Barkatu eragozpenak, hurrengorako zerbait ikasi dugu!

 

Lotutako albisteak: