Getarian.Gozatu.Kultura egitarauko lehenengo txanparen ondoren, bihar, abuztuak 18, jarriko dira eskuragarri Hezurbeltzak taldearen kontzerturako gonbidapenak. Ohi bezala, 17:30etik 19:30era egongo dira turismo bulegoan. Getariarrek izango dute lehentasuna eta bakoitzak, gehienez, hiru har ditzake. Sarrera bakoitzaren jabea izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin identifikatu beharko da.
Sarrerarik geratzen bada, herritarrek zein kanpokoek eskuratu ahal izango dituzte, etzitik aurrera turismo bulegora deituta (943 140 957 da zenbakia). Erreserbatutako gonbidapenak jasotzera emanaldia baino bi ordu lehenago, beranduenez, pasa beharko da bulegotik; asteartetik larunbatera (10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era) egongo da zabalik.
Hezurbeltzak taldearen emanaldia igandean, abuztuaren 23an, izango da, 20:00etan, Salbatore Deunaren elizan. Horren aurretik, bihar hain zuzen ere, Musika Hamabostaldiko kontzertuaz gozatu dezakete getariarrek. Ander Telleria akordeoi mesotoniko eta Anna Margule flauta ezti jotzaileek eta Tetraphilla Ensemble ahots laukoteak eskainiko dute Juan Sebastian Elkano: 500 urte lurraren lehen zirkumnabegaziotik ikuskizuna.
Lotutako albisteak:
- “Getarian.Gozatu.Kultura” egitasmoak ederki alaitu du herria
- Liburuetatik bertsotara ekarritako gaurkotasun hitzak
- Txistulariek esnatu dituzte kaleak
- Euriak ez zituen zapuztu atzoko ikuskizunak
- Getariako Musika Bandak ez du hutsik egin Salbatore Egunean
- Getariarrak musikaren doinuetan harrapatuta
- Istorioz betetako magia
- Lagunarteko lehia emakumeen pilota partidetan
- Harrera beroa Eñaut Elorrietari “Getarian.Gozatu.Kultura” programaren lehen ekitaldian