Ostiralean, abuztuak 28, emango du kontzertua Bulego talde azkoitiarrak Getarian.Gozatu.Kultura egitasmoaren baitan. Bertan egon ahal izateko gonbidapenak bihar, abuztuak 25, egongo dira eskuragarri turismo bulegoan.

Ohi bezala, 17:30etik 19:30era eskatu ahal izango dira gonbidapenak turismo bulegoan. Getariarrek izango dute lehentasuna eta bakoitzak, gehienez, hiru har ditzake. Sarrera bakoitzaren jabea izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin identifikatu beharko da.

Sarrerarik geratzen bada, herritarrek zein kanpokoek eskuratu ahal izango dituzte, etzitik aurrera turismo bulegora deituta (943 140 957 da zenbakia). Erreserbatutako gonbidapenak jasotzera emanaldia baino bi ordu lehenago, beranduenez, pasa beharko da bulegotik; asteartetik larunbatera (10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era) egongo da zabalik.

Bulegoren emanaldia kiroldegi aurreko pistan egingo dute eguraldi ona bada; barrura pasako litzateke, txarra egingo balu. Orain arteko ekitaldietan moduan, boluntarioek zehaztutako neurriak betetzeko eskatu dute udal ordezkariek.

 

Lotutako albisteak: