Jada zehaztu dute Asier Sustaeta azpeitiarrak zuzendutako pelikula estrainatzeko data: irailaren 25ean, 21:00etan, Azpeitiko Soreasu Antzokian. Gainera, lehenengo emanaldi horrek gehigarri berezi bat izango du; hain zuzen, emankizuna amaitu ostean, zuzendariarekin solasaldia egingo da. Estreinako emanaldi horrez gain, beste hiru eskainiko dituzte Azpeitian bertan; irailaren 26an (22:00), irailaren 27an (19:30), eta irailaren 28an (21:00).

“Korosagasti” Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenetan oinarritutako ekoizpena da. Azpeitia inguruko herritar ugarik parte hartu dute bertan, eta tartean, bi getariarrak izan dira: Joseba Fuentes eta Encarna Urzaiz. Fuentes produkzio lanetan aritu da, Urzaiz, berriz, figurante bezala.

Ikus-entzunezkoaren aurrestreinaldiaren harira, ARTZAPEk bi getariar horiekin hitz egiteko aukera izan zuen; berriro irakurri nahi izanez gero, hementxe dituzue orduan esandakoak.

 

Lotutako albisteak: