Getariako Jubilatuen eta Ezinduen Elkarteak, urriaren 14tik 20ra, Andaluzia bisitatzeko bidaia prestatu du. Irteera Udalaren laguntzarekin antolatu dute, eta mundubiraren V. mendeurrenaren harira egingo diren ekimenen artean dago.

Bidaiara joaten direnek Sevilla eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute. Dagoeneko bertan zer egingo duten zehaztuta dute, eta ondorengoa da egitaraua:

  • Urriak 14: Bilbotik hegazkinez Sevillara bidaia.
  • Urriak 15: Sevillatik Rondara bidaia autobusez, eta Museo del bandolero bisitatu.
  • Urriak 16: Sevillatik Jerez de la Fronterara bidaia, eta Como bailan los caballos andaluces ikuskizuna ikusi.
  • Urriak 17: Sevillatik Sanlucar de Barramedara eta Cadizera joan eta Bodegas Barbadillo bisitatu.
  • Urriak 18: Turismo Andaluciak gidatuta, Nao Victoriaren kopia ikusiz, Sevilla ezagutu.
  • Urriak 19: Sevilla bisitatu eta Turismo Andaluciaren eskutik afaria.
  • Urriak 20: Sevillatik Bilbora hegazkinez eta Bilbotik Getariara autobusez itzulera.

Egonaldia Sevillako Don Paco hotelean egingo dute. Bidaiaren prezioa, pertsonako, 1.100 eurokoa da eta kostu guztiak barne hartzen ditu, baita jatorduak ere. Interesatuta daudenek 607 648 376 telefonora deitu behar dute, eta izena emateko epea irailaren 23an amaitzen da.

Argazkia: Wikipedia