Uda amaierara heltzen ari da baina irailak ere ematen ditu hondartzarako aukera ederrak. Horietako bat aprobetxatu nahian gerturatu ziren atzo asko Getariako hondartzetara. COVID-19a tarteko, berezia da aurtengo uda, besteak beste, gehienezko edukiera ezarri dutelako agintariek. Hain zuzen ere, kopuru mugara helduta, itxi egin behar izan zuten atzo Malkorbe.