Hezkuntza alorreko sindikatuek (ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT) greba deitu dute biharko, irailaren 15erako. Eskola eremuetan bestelako lanak egiten dituztenak ere, garraioko edo jangeletako begiraleak adibidez, grebara deituta daude.

Getariako Iturzaeta Herri Eskolan langileen %27ak egingo du bat biharko grebarekin. Irakasleak, garraioko langileak zein jangelakoak daude zenbatuta ehuneko horretan. Irakasleen talde egonkor bat mantendu egingo da, hortaz, ikasleek klaseak izango dituzte. Jangela zerbitzurik ez da izango, ordea.

Egoeraren berri emateko, oharra helarazi die zentroak gurasoei.

 

Lotutako albisteak: