Irailaren 16tik 22ra egingo den Europako Mugikortasun Astearen baitan, mugikortasun elektrikoari buruz landutako diagnosi-proiektua aurkeztuko du Urola Kostako Udal Elkarteak. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin garatutako egitasmoa, etzi, irailaren 16an, 09:30etik 10:30ra, ezagutaraziko dute interneten GoToMeeting plataformaren bitartez.

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko Garoa Lekuona Izetak, Ikertaldeko Iñigo Arteche Hernandezek eta Miren Fernandez Gazteluk eta Ingartekeko Iñigo Echezarreta Cuñak hartuko dute parte aurkezpenean.

Hainbat aztergai izan dituzte, besteak beste, nola eragingo duen trantsizio energetikoak eskualdeko enpleguan eta enpresa ehunean, eta nola egokitu beharko genituzkeen eskualdeko azpiegiturak garraio elektrikoa garatzeko. Garapen ekonomikorako eta berrikuntzarako aukera berriak ere landuko dituzte.

Izen-ematea

Jardunaldia jarraitzeko izena eman beharko da aurrez, galdetegi hau beteta. Hala egiten dutenek saiora sartzeko lotura jasoko dute beraien posta elektronikoan.