Datorren igandean, irailaren 20an, Javier Lekubenrrik eta Santiago Bandak oboe eta piano kontzertua eskainiko dute Getariako Salbatore elizan. 20:00etan emango zaio hasiera emanaldiari, eta V. Flish Nazioarteko Organo Jaialdiaren barruan antolatutako ekintzetako bat da. Gaurtik, irailaren 15etik, sarrerak doan eskuratu daitezke turismo bulegoan.

Egungo osasun egoera berezia denez, segurtasun eta prebentzio neurri modura, bertaratutakoek zenbait jarraibide errespetatu beharko dituzte. Hasteko, edukiera mugatuta egongo da eta aldi berean, pertsonen arteko segurtasun distantzia bermatuko da. Maskara derrigorrezkoa izango da eta emanaldiak iraun bitartean, ikusleek, uneoro, euren tokian eserita egon beharko dute. Azkenik, jende pilak ekiditeko, jendeari garaiz ibiltzea eskatzen zaio.