Getariako Udalak AEKrekin lortutako lankidetzari esker, euskara eskolak eskainiko dira herrian. Klaseak ikasleen orduetara eta beharretara moldatuko dira; hala euskara maila desberdina dutenek eman dezakete izena. Hasiera maila dutenentzat ez ezik, A1, A2 eta B1 titulua atera nahi dutenentzat ere izango dira eskolak; betiere, gutxieneko lagun kopuruak, sei pertsonek, izena ematen badu.

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko, interesdunek irailaren 21ean, 10:00etatik 13:00etara, edo gaur eta irailaren 23an 17:00etatik 20:00etara, Alondegira gerturatu beharko dute. Dirulaguntzen inguruko informazioa ere bertan jaso ahal izango da. Izan ere, euskara ikasteagatik, erakunde publikoek laguntzak eskaintzen dituzte.