Joan den irailaren 9an Getariatik abiatu zen Magallanes-Elkano Espedizioa atzo eguerdian iritsi zen Sanlucar de Barramedara. Bederatzi egunetan, 100 kilometro inguruko etapatan banatuta, 1.600 kilometro baino gehiago egin dituzte bizikletaz. Bidaian sei kidek hartu dute parte: Josu Iztueta, Ana Zamorano eta Ion Irurzun euskaldunek, eta Nacho Dean, Emilio Martin eta Maria Pujol andaluziarrek.

Proiektu honen jomugetako bat lehen mundu birarekin lotura duten 30 herri lotzea izan da. Beste helburua, berriz, gogoeta izan da. Espediziokideek lehen mundu birarekin lotutako gaur egungo gaiez hausnarketa egiteko baliatu dute ibilaldia; besteak beste, 500 urteotan mundu birak izandako ondorioez, itsasoaren eta planetaren iraunkortasunaz, kultura-aniztasunaz, sakrifizioaren balioaz eta aldaketetara moldatzeaz.

Orain, helmugan, Sevillan, ostiralean hasi eta igandera arte luzatuko den Gizarte Berrikuntzen Nazioarteko I. Kongresuan parte hartuko dute.

 

Lotutako albisteak: