Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egunero, astelehenetik ostiralera, ematen ditu egindako PCR proba berrien datuak. Irailaren 11tik 18ra arteko txostenek diotenez, azken astean ez da kasu positiborik izan Getarian.

Komunikabide batek ostegunean zabaldutako albisteak zioen 12 kasu berri zeudela herrian, baina datu ofizialek ez dute halakorik erakusten. Haritz Alberdi alkateak ere ezeztatu egin du berri hori.

Hain zuzen ere, Osasun Sailak argitaratzen dituen datuen zerrendan Hernani zegoen Getariaren azpian, eta hark zituen 12 kasu berri ostegunean. Beraz, hortik etor liteke akatsa.