COVID-19aren aurrean Osasun Sailak emandako aginduak ez betetzeagatik, ekainaren 18tik irailaren 15era bitartean, Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 10.361 isun jarri dituzte EAEn; Lehenengoek 5.174 eta bigarrengoek 5.187. Lurralde historikoaren arabera, Gipuzkoan 2.582 pertsona zigortu dituzte, Bizkaian 5.684 eta Araban 2.089.

Kasu gehienetan, zehazki 8.500etan, maskara ez janzteagatik edo oker erabiltzeagatik jarri dituzte multa horiek. Kalean edateagatik edo botiloiak egiteagatik, berriz, 1.020 isu jarri dituzte. Gainerakoak, besteak beste, ostalaritza lokaletan pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun tartea ez errespetatzeagatik (194), kalean 2 metroko distantziarik gabe erretzeagatik (142), edukieraren inguruko araudia urratzeagatik eta gazteen lokaletan eta antzekoetan egoteagatik jarri dituzte.

Argazkia: Eitb