Ipar hemisferioko herrialdeetan gaur hasiko da udazkena; Euskal Herrian, zehazki, 15:31 direnean. Urtaro aldaketarekin batera, egunak laburtu eta gauak luzatu egingo dira. Era berean, tenperaturak jaisten hasi eta zuhaitzek euren ostoak galduko dituzte.

Hala ere, ordu aldaketarako, oraindik, hilabete inguru geratzen da. Urriko azken igandearekin batera neguko ordutegian sartuko gara. Ordulariak ordubete atzeratu beharko dira; hala, 03:00etan 02:00ak izango dira. Urriaren 25ean egingo den ordu aldaketa, ordea, azkena izan liteke. Izan ere, Europako Parlamentua aldaketa horiek kentzea aztertzen ari da.